Biolinaren Jatorria
boooo 23-03-2009 GTM 1 @ 13:30Bazen behin bost seme-alabako familia bat. Alaba zaharrena, oso ederra zen eta inguruko herri guztietan ezaguna zen, baina, inoiz ez zuen senargairik aurkitu. Egun batean, deabrua agertu zitzaion. Hau, proposamen bat egin zion: Aita hiltzen bazuen, biolin miragarri batean bihurtu egingo zuen. Eta hala izan zen, aita ibai ertzetik zihoanean, alaba zaharrenak bultzatu egin zuen eta aita ito egin zen. Honen gorputzarekin biolinaren kaxa sortu zuen deabruak, baina, biolina amaitzeko arkua eta lau kordak beharrezkoak ziren, hau dena, ama eta lau seme-alabak hiltzen lortuko zituen, eta, hala izan zen. Biolina amaituta zegoenean, alaba zaharrena jotzen hasi zen eta berehala mutiko bat berengana hurbildu eta berarekin ezkondu zen. Oso zoriontsu ziren, baina, egun batean, deabrua bueltatu eta alaba zaharrena berarekin eraman zuen infernura hilketa guztiak ordaintzeko.

Meneame
del.icio.us