Oporrak
boooo 19-09-2008 GTM 1 @ 10:58 Tags: oporrakKlasea amaitu zen, oporrak hasi eta denak pozik. Nire oporrak hasi ziren jaietan nire lagunekin, oso dibertigarria zen. Handik egun batzuetara Nojara joan nintzen bi aste igarotzera, hor hainbat lagun daukat. Nojan gauza asko egiten nuen; Bodyboard, eguzkia, festetara joan etb... Ze ondo pasatu nuen!!
Egun batean Ekaitz izeneko lagun bat etorri zen nojara eguna pasatzera. Arroketara joan eta salto egin genuen, gero arratsaldean dardoetara jolastera joan ginen. Gauean nire amak esan zion ekaitzi ea nahi zuen etxean geratu hainbat egun, eta esan zuen baietz, hiru egun geratu zen eta nola ez!! Nojako festetara joan ginen.
Algortara bueltatzean, berriro maleta egin eta Saloura abiatu ginen. Hor Port Aventura, Costa Caribera eta hondartzara joan ginen. Bero handia egiten zuen, baina nik beti ur botila eramaten nuen eskuan. Azkenean Algortara bueltatu eta nire lagunekin geratu nintzen. Ze Uda hain dibertigarria izan dut.. AHAZTEZINA!!
Borja Mouriz
Borja Mouriz

Meneame
del.icio.us