Aitonaren Eguberri Eguna
Bazen behin gabon egun batean, aita eta bi anai bere saloian atsedena hartzen zeudela. Aitak ipuin bat kontatzen hasi zen:
Gabon egun batean, basoan bizi zen gizon bat, gizon horrek, bere bi ilobei oparitu nahi zien zeozer, baina ez zekien zer. Gizona buelta bat ematera joan zen, dena ilun zegoen eta ez zen entzuten ezer. Bidaian pentzatzen ari zen zer oparitu, eta bururatu zitzaion danbolin bat oparitzea, bi zaku gaztainak eta abesti bat kantatzea. Gaztainak eta danbolina lortu zuen, baina bakarrik falta zen abestia. Azkenean lortu zuen abestia, honela zen.
Hator, hator mutil etxera
Gaztaina zimelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
Aitaren eta amaren ondoan
Ikusiko duk aita barrezka
Amaren pozes atseginez.
Eragiok mutil aurreko danbolin horri
Gaztainak erre artean, gaztainak erre artean
Txipli, txapla, pun.
Gabon gaua pozik igaro daigun.
Eta ipuina bukatu ondoren denak oheratu egin ziren.

Meneame
del.icio.us